Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa, txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dastatzeko aukera dago.
Gozotegia
Pastel ezagunenen artean, Bonba eta Hostopila, Merlitona eta Errusiarra daude. Gozotegian tarta aukera handia aurkituko duzu, Idiazabalgo gazta tarta, Gipuzkoa tarta eta Pantxineta besteak beste.
Singular dendak deritzon elkarteko kide gara. Erosketa-bizipen berezia eskaintzen duten saltokiak. Egunero beren izaera berezia erakusten duten dendek soilik osatzen duten zerrenda.
Beasaingo denda: Nafarroa etorbidea 5, Tel.: 943 162 266
Ordiziko denda: Nagusia 17, Tel.: 943 881 551
Herria: Ordizia / Beasain
GPS: 43.054404,-2.175521
Tel: 943 88 15 51
Webgunea: www.unanuegozotegia.com
Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa, txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dastatzeko aukera dago.
Mutiloako Liernia auzoan kokaturik dagoen jatetxea da. Ukitu berritzaileak dituen euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute.
Beasain herrian dago Xerbera jatetxea eta eguneratutako sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. Ogitartekoak, pintxoak, razioak etab. eskaintzen dira.
Guregas hotelean dagoen jatetxea da, Guregas gasolindegiaren aldamenean. Pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dira eguneko 24 ordutan zehar.
Ataungo Elbarrena auzoan kokaturik dagoen sagardotegia dugu hau. Urtarriletik abendua arte, sagardotegiko menua eskaintzen dute; maiatzetik abendura ere, erretegi bezala egiten dute lan, arraiak eta baserriko oilaskoak parrilara eskainiz eta …
Legorretako Bartzelona nekazalturismoan kokatuta dagoen jatetxea. Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak eta beraiek ekoiztutako haragia izanik beraien berezitasun nagusienak.
Betiko sukaldaritzaz gain sukaldaritza makrobiotikoa, beganoa eta glutenik gabekoa eskaintzen dute egunereko menuetan osasuna zaintzeko.
Etxeko euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Beasaingo Mandubiko mendatearen gainean kokatuta. Haragia, arkumea, potajeak eta babarrunak dira hemengo berezitasunak.
Ordiziako plazatik metro gutxira kokatzen da jatetxe hau eta merkatuko sukaldaritza eskaintzen du, sukaldariaren ukituekin.
Eguneratutako sukaldaritza tradizionala eta parrilla sukaldaritza eskaintzen duen jatetxe-mariskeria.
Beasain herrian kokatuta dagoen erretegia, kalitatezko eta erretegiko euskal sukaldaritza eskaintzen duena.
Mutiloako plazan kokaturik dagoen jatetxe honek, sukaldaritza gazte eta berritzailea eskaintzen du. Betiko sukaldaritzari buelta bat ematen dio.
Euskal Herriko bihotzean, aukera zabala eskaintzen dizu Olaberriako Etxe Zuri sagardotegi-erretegiak...
Beasain herrian kokaturik dagoen jatetxe-taberna da Kikara. Landutako egile sukaldaritzako platerak eskaintzen dira. Etxeko berezitasunak eskaintzen dituzten menu bereziak jan ditzakezu asteburuetan.
Otzaurteko gainean kokaturik dago jatetxe hau, Zegama herrian. Euskal sukaldaritza klasikoa eskaintzen da. Babarruna jana eta arkumea erreta dira berezitasunak.
Lazkaoetxe nekazalturismoan kokaturik dago jatetxea. Oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza aparta eskaintzen duen jatetxea da.
Etzegarate gainean kokatzen den jatetxe eta hotela. Tabernan era guztietako pintxo, ogitartekoak, razioak, etab. eskaintzen dira eguneko 24 ordutan.
Aralar Parke Naturaleko bihotzean kokaturik eta eraberriturik dagoen aterpetxea da. Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa da baita ere. Pintxoak, razioak, plater konbinatuak eta aldez aurretik eskatuta, menu bereziak ere eskaintzen …
Euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Idiazabal herrian kokatuta. Aldez aurretik eskatuta, era guztietako menuak eskaintzen dira. Plater konbinatuak, ogitartekoak, razioak, pintxoak, etab.
1711. urtean Udaletxearekin batera ireki zen Ostatu hau. Garai horretako kartzela gaur egun oraindik bisita liteke. Euskal sukaldaritza tradizionala gaurkora egokitzen jakin dute. Karta zabala eskaintzen dute bertako produktuekin.
Ordizian kokaturik dagoen jatetxe honek, euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen du.
Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.