Segurako Imaz hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak izanik beraien berezitasunik nagusiena. Asteburuko menuak eta karta ere eskaintzen dira; taldeentzako bazkariak eta menuak ere …
Jatetxea
Zegamako Ostatuak ateak berrireki ditu 2019 urtean Maria eta Edu bikotearen eskutik, ostalaritzan eskarmentu handiarekin biak ere. Taberna berria, jatetxe berria eta filosofia berria euskal gastronomia ukitu modernoekin eskaintzeko. Beraien eskaintza razio eta askotariko platerak dituen karta zabal bat da. Menu bereziak eskaintzen dira aldez aurretik eskatuta astelehenetik igandera.
Menua: egunekoa 13 €
Karta prezio ertaina: 20-25€
Ordutegia: egunero irekita, astelehena, asteartea eta asteazkena gauean ezik, 13:00etatik 15:30etara eta 20:00etatik 22:30etara
Helbidea: San Martin Kalea
Herria: Zegama
Edukiera: 120 pax
GPS: 42.975863,-2.28985
Tel: 943 801 051/ 630 341 180
E-mail: zegamaostatua@gmail.com
Taldeentzako menuak eskaintzen dira..
Segurako Imaz hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak izanik beraien berezitasunik nagusiena. Asteburuko menuak eta karta ere eskaintzen dira; taldeentzako bazkariak eta menuak ere …
Etxeko euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Beasaingo Mandubiko mendatearen gainean kokatuta. Haragia, arkumea, potajeak eta babarrunak dira hemengo berezitasunak.
Salbatoreh! hotelean kokaturik dago, Beasain herrian eta ohiko Euskal sukaldaritza eskaintzen du.
Ormaiztegi herrian kokaturik dago Kuko jatetxea eta merkatuko sukaldaritza berritua eskaintzen du.
Eguneratutako sukaldaritza tradizionala eta parrilla sukaldaritza eskaintzen duen jatetxe-mariskeria.
Lazkaoetxe nekazalturismoan kokaturik dago jatetxea. Oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza aparta eskaintzen duen jatetxea da.
XX. mendeko baserri bat, XXI. mendera egokituta, sukaldaritza berri, zaporetsu eta indartsu batetaz gozatzeko; baina batez ere, kalitatezko sukaldaritza bat gozatzeko.
Ordizian kokaturik dagoen jatetxe honek, euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen du.
Beasaingo Dolarea hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza. Era guztietako ospakizunetarako, 200 pertsonentzako jantokia du.
Ordiziako plazatik metro gutxira kokatzen da jatetxe hau eta merkatuko sukaldaritza eskaintzen du, sukaldariaren ukituekin.
Beasain herrian kokaturik dagoen jatetxe-taberna da Kikara. Landutako egile sukaldaritzako platerak eskaintzen dira. Etxeko berezitasunak eskaintzen dituzten menu bereziak jan ditzakezu asteburuetan.
Mutiloako Liernia auzoan kokaturik dagoen jatetxea da. Ukitu berritzaileak dituen euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute.
Olaberriako plazan kokaturik dago Zezilionea jatetxea eta sasoiko produktuekin egindako euskal sukaldaritza eskaintzen dute.
Legorretako Bartzelona nekazalturismoan kokatuta dagoen jatetxea. Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak eta beraiek ekoiztutako haragia izanik beraien berezitasun nagusienak.
Beasain herrian dago Xerbera jatetxea eta eguneratutako sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. Ogitartekoak, pintxoak, razioak etab. eskaintzen dira.
Guregas hotelean dagoen jatetxea da, Guregas gasolindegiaren aldamenean. Pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dira eguneko 24 ordutan zehar.
Betiko sukaldaritzaz gain sukaldaritza makrobiotikoa, beganoa eta glutenik gabekoa eskaintzen dute egunereko menuetan osasuna zaintzeko.
Otzaurteko gainean kokaturik dago jatetxe hau, Zegama herrian. Euskal sukaldaritza klasikoa eskaintzen da. Babarruna jana eta arkumea erreta dira berezitasunak.
Olaberriako Castillo hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, A-1 errepidearen aldamenean, ikutu pertsonalez egindako sukaldaritza klasikoa eskaintzen duena. 175 pertsonentzako jantokia, era guztietako ospakizunak egiteko eta otorduak emateko.
Zeraingo plazan kokaturik dago jatetxea eta euskal sukaldaritza klasikoa eskaintzen du.
Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.