Jatetxea

Ordizia

Gure jatetxera etorri, eta esperientzia gastronomiko bakarra eta berezia biziko duzu, Juanan Jimenez sukaldariaren eskutik. Km0 filosofiari  jarraituz, tokiko produktuen aldeko apostu sendoa egite dugu.

Jatetxe goxoa, hurbilekoa, diskretua eta dotorea da gurea. Bertan, dastatzeko kalitate handiko menua eskainiko dizugu. Mundua hobetu nahian, ZAPOREAK elkarteari 1€ emango dizkiogu gure jatetxeko bezero bakoitzeko.

4 plater eta 2 azkenburuz osaturiko degustazio menu bat eskaintzen dugu.

Degustazio menua: 37,5 € (edaria ez dago barne).
Karta: prezio ertaina 38€
Ordutegia: astelehenetik igandera irekita 20:00etatik 21:30etara eta larunbata eta igandea 12:30etatik 15:00etara erreserbarekin.
Helbidea: Filipineta Kalea, 6
Herria: Ordizia
Kapazitatea: 30 pertsona
GPS: link
Tel: 843 73 97 97
E-mail: info@hotelordizia.com
Webgunea: www.hotelordizia.eus

non jan

jatetxe

Mandubiko Benta Jatetxea

Etxeko euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Beasaingo Mandubiko mendatearen gainean kokatuta. Haragia, arkumea, potajeak eta babarrunak dira hemengo berezitasunak.

Read More

Ostatu Mutiloa Jatetxea

Mutiloako plazan kokaturik dagoen jatetxe honek, sukaldaritza gazte eta berritzailea eskaintzen du. Betiko sukaldaritzari buelta bat ematen dio.

Read More

Imaz Jatetxea

Segurako Imaz hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak izanik beraien berezitasunik nagusiena. Asteburuko menuak eta karta ere eskaintzen dira; taldeentzako bazkariak eta menuak ere...

Read More

Guregas Jatetxea

Guregas hotelean dagoen jatetxea da, Guregas gasolindegiaren aldamenean. Pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dira eguneko 24 ordutan zehar.

Read More

Alai Jatetxea

Etzegarate gainean kokatzen den jatetxe eta hotela. Tabernan era guztietako pintxo, ogitartekoak, razioak, etab. eskaintzen dira eguneko 24 ordutan.

Read More

Artzai-Enea Jatetxea

XX. mendeko baserri bat, XXI. mendera egokituta, sukaldaritza berri, zaporetsu eta indartsu batetaz gozatzeko; baina batez ere, kalitatezko sukaldaritza bat gozatzeko.

Read More

Dolarea Jatetxea

Beasaingo Dolarea hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza. Era guztietako ospakizunetarako, 200 pertsonentzako jantokia du.

Read More

Zezilionea Jatetxea

Olaberriako plazan kokaturik dago Zezilionea jatetxea eta sasoiko produktuekin egindako euskal sukaldaritza eskaintzen dute.

Read More

Otzaurteko Benta Jatetxea

Otzaurteko gainean kokaturik dago jatetxe hau, Zegama herrian. Euskal sukaldaritza klasikoa eskaintzen da. Babarruna jana eta arkumea erreta dira berezitasunak.

Read More

Lizarrusti Jatetxea

Aralar Parke Naturaleko bihotzean kokaturik eta eraberriturik dagoen aterpetxea da. Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa da baita ere. Pintxoak, razioak, plater konbinatuak eta aldez aurretik eskatuta, menu bereziak ere eskaintzen...

Read More

Lazkao-Etxe Jatetxea

Lazkaoetxe nekazalturismoan kokaturik dago jatetxea. Oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza aparta eskaintzen duen jatetxea da.

Read More

Toki Alai Jatetxea

Betiko sukaldaritzaz gain sukaldaritza makrobiotikoa, beganoa eta glutenik gabekoa eskaintzen dute egunereko menuetan osasuna zaintzeko.

Read More

Kikara Taberna-Jatetxea

Beasain herrian kokaturik dagoen jatetxe-taberna da Kikara. Landutako egile sukaldaritzako platerak eskaintzen dira. Etxeko berezitasunak eskaintzen dituzten menu bereziak jan ditzakezu asteburuetan.

Read More

Zeraingo Ostatua Jatetxea

1711. urtean Udaletxearekin batera ireki zen Ostatu hau. Garai horretako kartzela gaur egun oraindik bisita liteke. Euskal sukaldaritza tradizionala gaurkora egokitzen jakin dute. Karta zabala eskaintzen dute bertako produktuekin.

Read More

Martinez Jatetxea

Ordiziako plazatik metro gutxira kokatzen da jatetxe hau eta merkatuko sukaldaritza eskaintzen du, sukaldariaren ukituekin.

Read More

Castillo Jatetxea

Olaberriako Castillo hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, A-1 errepidearen aldamenean, ikutu pertsonalez egindako sukaldaritza klasikoa eskaintzen duena. 175 pertsonentzako jantokia, era guztietako ospakizunak egiteko eta otorduak emateko.

Read More

Korta Jatetxea

Eguneratutako sukaldaritza tradizionala eta parrilla sukaldaritza eskaintzen duen jatetxe-mariskeria.

Read More