XX. mendeko baserri bat, XXI. mendera egokituta, sukaldaritza berri, zaporetsu eta indartsu batetaz gozatzeko; baina batez ere, kalitatezko sukaldaritza bat gozatzeko.
Jatetxea
Mutiloako Liernia auzoan kokaturik dagoen jatetxea da. Ukitu berritzaileak dituen euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute.
Karta: prezio ertaina 40 €
Menua: egunekoa 12 € / asteburuko menu berezia 36€
Jantokia: 300 pertsonentzako jantokia, hainbat ospakizun egiteko. 20 pertsonentzako jantoki pribatua
Ordutegia: egunero irekita 12:30etatik 15:30etara eta asteburuetan 12:30etatik 15:30etara eta 20:30etatik 22:30etara. Astelehenetik ostegunera, arratsaldetan itxita
Helbidea: Lierni Auzoa, Mutiloa
Herria: Mutiloa
Edukiera: 300 pertsona + 20 pertsona
GPS: 43.026384,-2.267035
Tel: 943 80 16 99
E-mail: restaurantemujika@gmail.com
XX. mendeko baserri bat, XXI. mendera egokituta, sukaldaritza berri, zaporetsu eta indartsu batetaz gozatzeko; baina batez ere, kalitatezko sukaldaritza bat gozatzeko.
Segurako Imaz hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak izanik beraien berezitasunik nagusiena. Asteburuko menuak eta karta ere eskaintzen dira; taldeentzako bazkariak eta menuak ere …
Lazkaoetxe nekazalturismoan kokaturik dago jatetxea. Oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza aparta eskaintzen duen jatetxea da.
Aralar Parke Naturaleko bihotzean kokaturik eta eraberriturik dagoen aterpetxea da. Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa da baita ere. Pintxoak, razioak, plater konbinatuak eta aldez aurretik eskatuta, menu bereziak ere eskaintzen …
Etxeko euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Beasaingo Mandubiko mendatearen gainean kokatuta. Haragia, arkumea, potajeak eta babarrunak dira hemengo berezitasunak.
Olaberriako plazan kokaturik dago Zezilionea jatetxea eta sasoiko produktuekin egindako euskal sukaldaritza eskaintzen dute.
Ordizian kokaturik dagoen jatetxe honek, euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen du.
Restaurante situado en la plaza de Zegama donde se ofrece una cocina tradicional vasca.
Zeraingo plazan kokaturik dago jatetxea eta euskal sukaldaritza klasikoa eskaintzen du.
Etzegarate gainean kokatzen den jatetxe eta hotela. Tabernan era guztietako pintxo, ogitartekoak, razioak, etab. eskaintzen dira eguneko 24 ordutan.
Mutiloako Liernia auzoan kokaturik dagoen jatetxea da. Ukitu berritzaileak dituen euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute.
Ordiziako plazatik metro gutxira kokatzen da jatetxe hau eta merkatuko sukaldaritza eskaintzen du, sukaldariaren ukituekin.
Guregas hotelean dagoen jatetxea da, Guregas gasolindegiaren aldamenean. Pintxoak eta ogitartekoak eskaintzen dira eguneko 24 ordutan zehar.
Mutiloako plazan kokaturik dagoen jatetxe honek, sukaldaritza gazte eta berritzailea eskaintzen du. Betiko sukaldaritzari buelta bat ematen dio.
Beasain herrian dago Xerbera jatetxea eta eguneratutako sukaldaritza tradizionala eskaintzen du. Ogitartekoak, pintxoak, razioak etab. eskaintzen dira.
Euskal sukaldaritza eskaintzen duen jatetxea, Idiazabal herrian kokatuta. Aldez aurretik eskatuta, era guztietako menuak eskaintzen dira. Plater konbinatuak, ogitartekoak, razioak, pintxoak, etab.
Beasaingo Dolarea hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, oinarri klasikoa duen egile sukaldaritza. Era guztietako ospakizunetarako, 200 pertsonentzako jantokia du.
Eguneratutako sukaldaritza tradizionala eta parrilla sukaldaritza eskaintzen duen jatetxe-mariskeria.
Betiko sukaldaritzaz gain sukaldaritza makrobiotikoa, beganoa eta glutenik gabekoa eskaintzen dute egunereko menuetan osasuna zaintzeko.
Olaberriako Castillo hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, A-1 errepidearen aldamenean, ikutu pertsonalez egindako sukaldaritza klasikoa eskaintzen duena. 175 pertsonentzako jantokia, era guztietako ospakizunak egiteko eta otorduak emateko.
Salbatoreh! hotelean kokaturik dago, Beasain herrian eta ohiko Euskal sukaldaritza eskaintzen du.
Cookie-ak testu artxibo txikiak dira, zure ordenagailuan deskargatzen direnak webgune batera sartzen zarenean.