Goierriko begiratokietan

zehar kotxez edo motoz

Goierri kotxez edo motoz ezagutzea proposatzen dizugu. Bisitatu itzazu eskualdeko leku garaienak eta gozatu ikuspegiaz.

Altzagarate auzoan hasi ezazu zure begiratokietako ibilbidea, Altzaga herrian. XV. mendeko amabirginaren tailua ikusi dezakezu Altzagarateko ermitan eta hemen dagoen monolitoaren parean jartzen bazara, ikuspegi ezin hobeak izango dituzu.

Altzagarateko ermita

Altzagarate utzi eta A-1 errepidea hartu gabe Zaldibiara zuzenduko gara Gaintzara igotzeko; igoera honetan Txindoki mendia aurrez aurre ikusteko aukera izango duzu! Ibilgailua Gaintzako plazan uzten baduzu, etortzeko erabili duzun errepidean ibili zaitezke Txindoki, Aizkorriko mendizerra eta Aralar Parke Naturalak ikusteko.

Hemendik Lazkaomendira zuzendu zaitez A-1 errepidea hartuz eta Lazkaoko irteera hartuz; bertatik Lazkaomendirako norabidea hartu ezazu. Lazkaomenditik Txindoki ete Aralar Parke Naturaleko bista ederrak dituzu. Berriz ere Lazkaora jeitsi eta ibilbideko hurrengo lekura joango gara, Olaberriara, Goierriko balkoi bezala ezaguna. Bertatik Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturalak ederki ikusten dira. Monolitoa San Juan Bautista elizaren pareta batean aurkituko duzu.

Lazkaomendi - Aralar eta Txindoki

Hurrengo geldialdia Zeraingo herrian izango da. Herri honerata iristeko A-1 errepidea hartu Vitoria-Gasteiz norantzan eta Segura-Zerain irteera hartu. Ibilgailua Ostatu plazan utzi eta bertatik Idiazabalgo mendiak, Usurbe, Txindoki, Aizkorri etab. ikusiko dituzu eta gainera herriak dituen beste gauza interesgarriak ikusteko aukera izango duzu, hala nola, museo etnografikoa, zerrategi hidraulikoa, artisautza denda eta burdinaren mendia.

Ibilbidea jarraitzeko etortzeko erabili duzun errepide berdina hartu eta Otatza sagardotegiaren parean ibilgailua utzi eta Barbaris auzo aldera 50 metro ibilita, erdi aroko xarma ederki mantendu duen Segura-ko herriaren bista ezin hobeak dituzu. Segurako errepidea pasa eta Mutiloara bidea hartu Lierniko auzora igotzeko.

Lierniako ermita

Hemendik joan zaitez Gabiriara, ibilbideko azken lekua. Gabiria eskualdeko landa herri txiki bat da, oso lasaia eta bertatik eskualdeko bista ederrak izango dituzu.

Gabiria

Nola Iritsi?

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

Natura

HARTU ARNASA Natura Historia eta kultura kolore berdez inguraturik, landa eremu, gune naturalak eta mendia maite dutenentzat. Goierri eskualdea bi Parke Natural dituen eskualde bakarra da Euskadin. Hemen gure kulturaren islada aurkituko …

Kultura

KULTURAZ BETERIKO HARANA Kultura Historiaurreko gizonak, izaki mitologikoak, errege eta printzeak, gaizkile eta merkatariak, bidaiari eta erromesak pasa dira Goierritik historian zehar. Europa eta Gaztelako bidegurutzean estrategikoki kokaturik egoteak, Goierrin, kulturaz eta …

Kirola

bere osotasunean kirola Goierrin lehia arnasten da....kirola eta erronka. Mundu osoan ezagunak diren frogak gure parajeak zeharkatzen dituzte. Antolatu zure bidaia + 0 tontor baina gehiago eskalatzeko 0 maratoi bat Mundu osoan erreferente + 0 Mendian korri egiteko ibilbide baino gehiago + 0 kilometrotik gora …

Gastronomia

NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Prestatu zure bidaia + 0 urte Ordiziako azoka + 0 sasoiko barazki mota 0 azoka gastronomiko 0 sagardotegi OTORDU …

Antolatu zure bidaia

PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak, historia eta mitologiarekin …

Zalditegiak

EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera izango duzu …

Zalditegiak

ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera izango duzu …

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Ondare Kulturala: San Adriango tunela

San Adriango tunelera kotxez gertura zaitezke eta bakarrik 20 minutu ibili edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin.

Goierriko Paisaiaren Ikurrak

Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko.

Euskadiko Mendi Garaiena

Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri …

Aktibatu: familiartean abentura

Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak …

Categories: Natura