Aralar mendikatearen magalean kokaturik dago Iztueta baserria. Esne behiak eta idiak ditugu bertan.

Antolatutako bisitan, gure egunerokoa eta lan egiteko moduaren jarraibideak azaltzen ditugu, naturarekiko errespetua eta animalien ongizatea lehenetsiz.

Gaur egungo teknologia eta gure aurrekarien jakintza uztartuz lantzen dugu jasangarritasunaren bidea.

Ziklo osoaz arduratzen gara, txekorra jaiotzen denetik produktuak dendetan saltzeraino. Denboran iraungo duen jarduera jasangarria da gurea.

Gure belardietako belar onari esker, kalitatezko esnea, esnekiak eta haragia ekoizten ditugu.
Bisita ondotik produktu kata bat egingo dugu.
Salneurria: 8€ helduak / 5€ umeak
Ordutegia (bisita guztiak goizeko 10:30tan dira):
– Uztailak 21, ostirala.
– Abuzutak 16, asteazkena.
– Irailak 10, igandea.
– Urriak 8, igandea.
– Azaroak 12, igandea.
– Abenduak 6, asteazkena.
*Bisitak 1,5-2 ordukoak dira.
Helbidea: IZTUETA. Lazkaomendi. Lazkao. Gipuzkoa
Argibide gehiago: 667947173 – 626701330
Webgunea: www.iztueta.eus