Idiazabal

Gaztaren ibilbidea

Gozatu ezazu gaztaren ibilbide hau Idiazabal, Segura eta Ordiziako herrietan barrena.

Hasi ezazu zure bisita Idiazabal herrian: bertan gaztaren museoa, artzainaren monumentua, Gernikako arbolaren azpian dauden ardiak, gaztandegiak etab. aurkituko dituzu. Idiazabaldik Segura eta Ordiziara joan zaitezke: 45 minutukoibilalditxo baten odnoren Segurako erdi aroko herrira iritsiko zara. Herriaren sarreran, Zegamara doan errepidea jarraituz, Ondarre gaztandegia bisitatu dezakezu. Seguratik 4 km-ra Zeraingo herria duzu ikusteko, 2 gaztandegi, 2 sagardotegi eta museoekin.

Bigarren aukera Ordiziara joatea da, Idiazabal gaztaren promozioarekin lotura handia duen herria: asteazkena bada bertan egiten den azoka ezaguna ikusi ahalko duzu! Beste egunetan erdi aroko gunea eta d´Elikatuz elikadura eta gastronomiaren interpretazio zentroa bisitatzeko aukera izango duzu.

d´Elikatuz Zentroa - Ordizia

 

Idiazabal lurraldean gaztandegi gehiago daude ikusgai, artzain txabolak Parke Naturaleetan (udaran bakarrik), eta taldean bidaiatzen baduzu zalantzarik ez izan gazta dastaketa bat edo gazta eta txakolinaren arteko dastaketa bat egiten; begiratu ezazu gure agenda udaran egiten diren herrietako festatako sagardo eta gazta  dastaketak ezagutzeko edo udazkenean ditugun hainbat azoka gastronomikoetan parte hartzeko.

Bisitatu daitezkeen gaztandegiak hauek dira:
– Ondarre Gaztandegia: bere gazta erdi batengatik 13.050€ ordaindu ziren Ordiziako Idiazabal gazta txapelketa ezagunean! Goiburu familiako artzainek bere gaztandegia eta ardiak erakutsiko dizkizute. Gustuko baduzue 500 urtetik gora dituen beraien baserrian ere ostatu har dezakezue, baserria nekazalturismoa bait da.

– Ondramuño gaztandegia. Aranburu anaiek -Jabier, Juanjo eta Jesus- nazioartean saritutako beraien gazta nola egiten den azalduko dizute, 2015eko World Cheese Awards lehiaketan “Supero Gold” saria irabazi zuena. Idiazabal mota desberdinak dastatu ahalko dituzu: zuria, ketua, gaztea eta ondua.
– Gaztañaditxulo gaztandegia. 350 ardi buruko artaldea du. Joaten bazara, artzain txakurra ikus dezakezu lanean, arkumeei biberoia emateko aukera izango duzu, ardiak nola jetzi, gazta nola egin eta noski, gazta sagardo pixkatekin dastatzeko aukera ere izango duzu.

 Garoa gaztandegia. Martina eta Jon pasio handiz egiten dute beraien artzain lana. Zeraingo herri sarreran duten gaztandegian bisita ditzakezu irailetik maiatzararte gutxi gora behera, trashumantzia egiten bait dute udara Aralar Parke Naturalean igarotzeko.

 Basazabal gaztandegia. Javier Muñoa da gaztandegi hontako artzaia; gaztandegia leku eder batean kokaturik dago eta gazta nola egiten den ikasteaz gain, bere artaldea ere bertan ikusteko aukera izango duzu.

 Baztarrika gaztandegia.  Amelia eta bere familiak Idiazabal gazta egiteko aukera eskainiko dizu eta argazki erakusketa eder bat dute artzainaren bizimodua ezagutu ahal izateko. Eskualde bertako produktuak eros daitezke baserrian bertan.

 Otatza gaztandegia. Joseba Insausti artzain Ordiziarra, Aralarren duen txabola eta Ordizian dagoen familiako baserrien artean partekatzen du bere bizia. Ordiziarra izanik, bertako txapelketa nagusian sariren bat irabaztea dakien maisu bakarretako bat da.

nola iritsi?

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

Antolatu zure bidaia

PRESTATU ZURE bidaia Zure familiarekin, bikotearekin, lagunekin edo bakarrik zatoz? Goierrin mota askotako bisitariak ditugu baina denak ados daude gauza batean: hemen bakarrik aurkitu daitekeen zerbaiten bila datoz. Mendi ibilbideak, historia eta mitologiarekin …

Kirola

bere osotasunean kirola Goierrin lehia arnasten da....kirola eta erronka. Mundu osoan ezagunak diren frogak gure parajeak zeharkatzen dituzte. Antolatu zure bidaia + 0 tontor baina gehiago eskalatzeko 0 maratoi bat Mundu osoan erreferente + 0 Mendian korri egiteko ibilbide baino gehiago + 0 kilometrotik gora …

Kultura

KULTURAZ BETERIKO HARANA Kultura Historiaurreko gizonak, izaki mitologikoak, errege eta printzeak, gaizkile eta merkatariak, bidaiari eta erromesak pasa dira Goierritik historian zehar. Europa eta Gaztelako bidegurutzean estrategikoki kokaturik egoteak, Goierrin, kulturaz eta …

Natura

HARTU ARNASA Natura Historia eta kultura kolore berdez inguraturik, landa eremu, gune naturalak eta mendia maite dutenentzat. Goierri eskualdea bi Parke Natural dituen eskualde bakarra da Euskadin. Hemen gure kulturaren islada aurkituko …

Gastronomia

NATURALA ETA HARRIGARRIA BERE Gastronomia bezala Goierrin aurkituko dituzun produktuen aurrerapen bat emango dizugu: Idiazabal gazta, sagardoa, Beasaingo odolkia, Zaldibiako mondejua, txakolia eta bertako artisau gozogintza. Prestatu zure bidaia + 0 urte Ordiziako azoka + 0 sasoiko barazki mota 0 azoka gastronomiko 0 sagardotegi OTORDU …

Zalditegiak

ezagutu gure zalditegiak Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera izango duzu …

Zalditegiak

EZAGUTU GURE ZALDITEGIAK Gure eremu zabalak hainbat ekintza egiteko aukera ematen digu eta hauen artean, zaldian ibiltzea. Bai eremu itxi batean edo bai paseoak eta txangoak eginez, zaldigintzaz gozatzeko aukera izango duzu …

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Sagardoa

Txotx! oihuaren ondoren kupeletik sagardo trago bat hartzera batzen zara. Sagardozalearekin hitz batzuk egin itzazu sagardo mota ezberdinak eta sagardotegi menu zaporetsu bat dastatzen duzun bitartean. Solasaldia animatzen doa pixkanaka …

Talo Tailerra

Taloak nola egiten diren ezagutzeko tailer bat egitea proposatzen dizugu, Beasaingo leku berezi batean. Eta ondoren, egindakoa dastatzea!

Ordiziako azoka

Ordiziako azoka nekazaritza produktuen erreferentea da Euskadin. Asteazkenero, -duela 500 urte baina gehiago!- baserritar eta 0 km produktu erosleen topaleku bilakatzen da.

Goierri Gastronomika

Goierri Gastronomika, Goierriko gastronomia kluba da, baratzetik mahairarte doan balio katea.

SARI IRABAZLEA! Idiazabal gazta

Euskal Herria bezain zaharra, bere bizimodua bezain zaharra, bere gizon-emakumeak bezain eskuzabala". Gazta onen elaborazioa duela 30 urtetik Jatorrizko Izendapena duen antzinako ohitura da.

Ordizia bertako sukaldaritza

Aukeratu zure osagaiak Ordiziako azoka ezagunak eskaintzen dizun aukeraren artean, bertako sukaldari batek lagunduta.

Txakolia, Euskadiko ardoa

Aprobetxatu ezazu Goierrin zaudela eta egin ezazu txakoli eta Idiazabal gaztaren arteko maridaje bat Iban Mate sukaldariaren eskutik.

Beste produktuak

Idiazabal lurraldean gaude baina....prestatu zaitez Goierrin beste kutixi baztuk dauzkagu eta, hala nola Beasaingo odolkia, oso zaporetsua bere porru eta pikante puntuarekin, eta mondejua, Goierrin bakarrik jan daitekeen produktua. Segurako …

Categories: Gastronomia