Gaztandegia
Otatza
Artzaiaren laguntzarekin Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.
Artegian ardiak ikusteko aukera izango dugu eta udaberri eta udarako sasoiean, Aralar Parke Naturalean kokatuta dauden bordak ezagutzeko aukera izango dugu, bertan artzaiak eta ardiak nola bizi diren ikusiz.
Bertako dendan eskualdeko produktuak erosteko aukera izango dugu.
Jarduera: Idiazabal gazta egiten duen gaztandegia / Ardiak
Helbidea: Otatza baserria, Ordizia
Ordutegia: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara. Gainerakoak, hitzordua hartuta.
GPS: 43.057732, -2.174971
Tel: 661 923 670
Email: josebainsaus@gmail.com