Baserriko

Lumagorri

Baserriko oilaskoa gure herrialdean lehiarik ez duen produktu bakar horietako bat da. Euskadiko larre berdeetan aske hazia, lumaje gorrixkako eta hanka horixkako animali honek ezaugarri organoleptiko oso bereziak ditu. Bere 90 eguneko hazkuntza luzeak, bere haragien sendotasunak eta batik bat artoan(60% gutxienez) eta belar freskoan oinarritutako elikadurak, lehengai bakarra bihurtzen dute oilaskoa. Lumagorri Baserriko Oilaskoaren elkartea, EAEn finkatutako 40 baserritarrek osatzen dute, eta presentzia berezia dute Goierrin: Zaldibian, Gabirian, Altzagan, Idiazabalen, Amezketan eta Artisau Hiltegia Zerainen. Jarduera: baserriko hegaztien  hazkuntza, hilkuntza eta merkaturakuntza. Helbidea: Zabalegi Aldea z/g. Zerain Ordutegia: astearteatik ostiralera 9:00etatik 13:00etara Zuzeneko salmenta bisitariari: baserriko oilasko freskoa eta oliba-olio birjinan konfitatutako baserriko oilaskoaren izter-lata. GPS: 43.0116531, -2.2653293 Tel: 943 800 100 Web: www.lumagorri.com Email: lumagorri@lumagorri.com

ZERBITZU GEHIAGO

zerain

Categories: Ekoizleak