Baserriko

Lumagorri

Baserriko oilaskoa gure herrialdean lehiarik ez duen produktu bakar horietako bat da. Euskadiko larre berdeetan aske hazia, lumaje gorrixkako eta hanka horixkako animali honek ezaugarri organoleptiko oso bereziak ditu. Bere 90 eguneko hazkuntza luzeak, bere haragien sendotasunak eta batik bat artoan(60% gutxienez) eta belar freskoan oinarritutako elikadurak, lehengai bakarra bihurtzen dute oilaskoa.

Lumagorri Baserriko Oilaskoaren elkartea, EAEn finkatutako 40 baserritarrek osatzen dute, eta presentzia berezia dute Goierrin: Zaldibian, Gabirian, Altzagan, Idiazabalen, Amezketan eta Artisau Hiltegia Zerainen.

Jarduera: baserriko hegaztien  hazkuntza, hilkuntza eta merkaturakuntza.
Helbidea: Zabalegi Aldea z/g. Zerain
Ordutegia: astearteatik ostiralera 9:00etatik 13:00etara
Zuzeneko salmenta bisitariari: baserriko oilasko freskoa eta oliba-olio birjinan konfitatutako baserriko oilaskoaren izter-lata.
GPS: 43.0116531, -2.2653293
Tel: 943 800 100
Web: www.lumagorri.com
Email: lumagorri@lumagorri.com

ZERBITZU GEHIAGO

zerain

Zerain

Zerainek herri txikiaren xarma eta paraje ederrak ditu, Donostiatik 39 minutura dago eta Euskadiko bihotzean dago. Gipuzkoako herri honek bere arkitektura eta ohizko kultura berreskuratzeko ahalegin garrantzitsua egin du eta...

Read More

Goierriko meatze gunea

Eskualdeko meatze iragana Goierriko Meatzaritza Parkean ezagutu daiteke, goierritar askoren bizimodua minerala erauztea zen lekuan.

Read More

Garoa Gaztandegia

Artzaiaren laguntzarekin Idiazabal gaztaren ekoizpena nola den ikusi eta ezagutu dezakegun gaztandegi tradizionala.

Read More

Oiharte Nekazalturismoa

XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oiharteri, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2.002an eraberritu zutenetik. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro...

Read More

Oiharte sagardotegia

Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa, txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dastatzeko aukera dago.

Read More

Lumagorri

Lumagorri Baserriko Oilaskoaren elkartea, EAEn finkatutako 40 baserritarrek osatzen dute, eta presentzia berezia dute Goierrin: Zaldibian, Gabirian, Altzagan, Idiazabalen, Amezketan eta Artisau Hiltegia Zerainen.

Read More

Zeraingo Ostatua Jatetxea

1711. urtean Udaletxearekin batera ireki zen Ostatu hau. Garai horretako kartzela gaur egun oraindik bisita liteke. Euskal sukaldaritza tradizionala gaurkora egokitzen jakin dute. Karta zabala eskaintzen dute bertako produktuekin.

Read More

Aldabe

Zerain herrian kokaturik dagoen gida zerbitzua; gazta eta sagardoaren arteko loturak ezagutuko ditugu herri honetan. Era guztietako zerbitzuak eta bisitak eskaintzen dira.

Read More
Categories: Ekoizleak