Baserria

Iztueta

Iztueta Azpikoa Baserrian belaunalditako esperientzia dugu esne behiekin lan egiten. Tradizioa eta teknologia uztartuz modu jasangarrian lan egiten dugu. Ingurugiroarekin dugun konpromezua errespetatuz gure abereen elikadura eta ongizatea zaintzen dugu, modu honetan esne paregabea lortuz.

Gure jarduera onari eta ziklo guztiaren zaintzari esker, kalitate goreneko produktuak berma ditzazkegu.

Iztuetan, txahala jaiotzen denetik gure produktuak etxera iristen diren arteko bidea zaintzen dugu. 40 esne behi ditugu, frisiar arrazakoak. Beraiek etxeko erreginak ditugu, larrean pasatzen dute eguna, bazka goxoa izaten dute…aipatu instalazio berriak ditugula beraientzat eta azken teknologia erabiltzen dugula lanean. Horren ondorio behi esne ezinhobea dugu. Guk mimo guztiz egiten ditugu esneki guztiak, jendeak etxean artisau produktu hauetaz disfruta dezan.

Izozkiak modu naturalean eginak daude, jogurrak prozesu luze eta geldo baten ondorio dira gozo eta krematsuak… hau dena ikusi nahiko bazenu, gerturatu gurera eta baserriko bizimodua gertutik ezagutu ahal izango duzu.

Actividad: Esne behiekin
Dirección: Iztueta Azpikoa, 20210 Lazkao, 
GPS: 43.036501, -2.178446
Tel: 606435022
Web: www.iztueta.eus
Email: iztueta@iztueta.eus

ZERBITZU GEHIAGO

lazkao

Lizargarate Nekazalturismoa

Eraikuntza berriko baserria da eta Lazkaoko Lazkaomendi auzoan kokaturik dago. Bost logela bikoitz bainugelarekin eta banakako bat bainugelarekin, telebista eta Wifi-arekin ditu. Egongela-jangela bat bezeroentzat, telebista eta beheko suarekin. Lorategia …

Iztueta Baserria

Iztueta Azpikoa Baserrian belaunalditako esperientzia dugu esne behiekin lan egiten. Tradizioa eta teknologia uztartuz modu jasangarrian lan egiten dugu.

Gazi Gozo

Bertako naiz kanpoko produktuak saltzen dituen Gourmet denda, Lazkao herrian kokatuta

Categories: Ekoizleak