Encuentre todo en las Basque Highlands
GR-283 ibilbidea ezagutzen duzu?
Egundoko konbinazioaz gozatzeko ibilbide zirkularra da: mendia eta Idiazabal gazta. Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa garapen eta Turismo sailak sustatua izan da eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak homologatu du.
Monumentu Multzoa: Igartza
Igartzako Jaunak Erdi Aroko familia boteretsua izan zen eta Oria ibaiaren aldamenean, Beasainen, egur eta harriz eraiki zuten beraien jauregia.
Beste produktuak
Idiazabal lurraldean gaude baina….prestatu zaitez Goierrin beste kutixi baztuk dauzkagu eta, hala nola Beasaingo odolkia, oso zaporetsua bere porru eta pikante puntuarekin, eta mondejua, Goierrin bakarrik jan daitekeen produktua. Segurako tarta eta Zegamako intxaur pastak, Goierriko gozogintzan bakarrik aurkitu daitezke.
Sagardoa
Txotx! oihuaren ondoren kupeletik sagardo trago bat hartzera batzen zara. Sagardozalearekin hitz batzuk egin itzazu sagardo mota ezberdinak eta sagardotegi menu zaporetsu bat dastatzen duzun bitartean. Solasaldia animatzen doa pixkanaka eta konturatu gabe hitzak baina zerbait gehiago partekatzen duzu: benetako euskal ohitura bat ezagutzera eraman arte.
Ordiziako azoka
Ordiziako azoka nekazaritza produktuen erreferentea da Euskadin. Asteazkenero, -duela 500 urte baina gehiago!- baserritar eta 0 km produktu erosleen topaleku bilakatzen da.
SARI IRABAZLEA! Idiazabal gazta
Euskal Herria bezain zaharra, bere bizimodua bezain zaharra, bere gizon-emakumeak bezain eskuzabala”. Gazta onen elaborazioa duela 30 urtetik Jatorrizko Izendapena duen antzinako ohitura da.
Petit Goierri Pentsioa ā ā
130 urteko historia gordetzen dituzte pareta hauek eta hemendik aurrera beste bat idatziko dute, eraberritutako pentsio honetan.
Mutiloa Pentsioa ā
Aizkorri mendilerroaren bista ezin hobeak eskaintzen dituen leku lasaia.
Itxune Pentsioa ā ā
Itxune pentsioak 5 banakako gela, 11 bikoitz eta familiarako gela bat ditu (4 ohe eta komun bat). Ormaiztegiko herri lasaian kokaturik, jatetxea eta doako parkingak ditu.
Tellerine Nekazalturismoa
Aizkorri Parke Naturalean kokaturiko 1.792. urteko baserria, bere antzinako itxuran eraberritua harriz eta egurrez.
Ondarre Nekazalturismoa
Erabat berritutakoa eta XVI. mendean harriz, adreiluz eta egurrez eraikitako baserria da. Oria ibaiaren bazterrean kokaturik, izugarrizko bistak ditu Aizkorri mendira, Segurako kasko zaharrera eta Oriako bailarara.
Olagi Nekazalturismoa
4 gela bikoitz telebista, berogailu eta komunarekin eskaintzen ditu Olagi nekazalturismoak.
Oiharte Nekazalturismoa
XVIII. mendeko baserriaren arima eta xarma dario Oiharteri, eta gaur egungo erosotasun guztiak ditu, 2.002an eraberritu zutenetik. Natura maite dutenek eta Euskal Herriko txokorik ederrenetakoan lasaitasuna bilatzen dutenek etxeko giro epela aurkituko dute Oiharten.
Lizargarate Nekazalturismoa
Eraikuntza berriko baserria da eta Lazkaoko Lazkaomendi auzoan kokaturik dago. Bost logela bikoitz bainugelarekin eta banakako bat bainugelarekin, telebista eta Wifi-arekin ditu. Egongela-jangela bat bezeroentzat, telebista eta beheko suarekin. Lorategia ere badu.
Lierni Garakoa Landetxea
Lierni auzoan (Mutiloa) kokaturiko landetxea. Aizkorri eta Aralar Parke Naturaletaz inguraturik, 10 kilometrotako erradioan, Erdi Aroko herriak, museo etnografikoa, Ordiziako azoka, etab. aurki daitezke.
Lazkao Etxe Nekazalturismoa
Eraberritutako baserri eder bat, Aralarreko Parke Natural erdian kokatua, eta arrantzarako oso egokiak diren ibaiez inguratuta. Sei logela bikoitz ditu bainugelekin eta 4 lagunentzat apartamendu bat.
Irizar-Azpikoa Nekazalturismoa
5 gela dituen eta landa eremuan kokaturik dagoen baserria da, zenbait baserriz eta Txindoki mendiko bista ezin hobeaz inguraturik. Euskal landa eremua eta bizimodua ezagutzeko modu aparta.
Bartzelona Landetxea
Bartzelona landetxeak bost logela ditu eta horietako logela bat ezinduentzako egokitua dago.
Arrieta Haundi Nekazalturismoa
Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean, xendazaletasuna, mountain bike, eskalada, etab. praktikatzeko leku egokia da; bere kokagunearengatik gainera bailara eta Euskal Herriko mendi altuenen bistaz gozatu ahal izango duzu: Aizkorri, Aketegi, Aratz…
Aldarreta Nekazalturismoa
Eraberritutako 500 urte baino gehiago dituen baserria. Naturan murgildurik eta Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen artean kokaturik, oporraldirako leku lasaia da.
Beko Errota apartamentu turistikoak
Gabiriako igoeran eta Ormaiztegiren aldamenean, Beko Errota apartamentuak kokatzen dira. Apartamentu multzo hau, egurrezko 5 etxez osaturik dago eta guztien artean 9 apartamentu osatzen dira, 2 gela, komuna, sukaldea eta jantokiz osaturik.
Zegama-Autokarabanak parkina
Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren magalean kokaturik, gune hau ibilbideen hasiera puntua da.
Beasain-Autokarabanak parkina
Auzoan supermerkatua, harategia, arrandegia, okindegia, jatetxeak, tabernak eta umeentzako parkeak aurki daitezke. Bidegorria eta autobus geltokia gertu.
Lizarrusti aterpetxea
4 pertsonentzat 2 gela, 6 pertsonentzat 2 gela eta 14 pertsonentzat gela bat ditu. Guztira 34 pertsona.