Tailerra
Talo
Talo tailer bat proposatzen dizugu, jaki goxo hau nola egiten den ikasi eta dastatu ahal izateko. Tailerra gainera leku berezi batean izango da, Beasaingo Igartza Monumentu Multzoan. Errota zaharra bisitatu eta bertan garia nola ehotzen zen ikusi ondoren, nola egiten diren ikasiko dugu. Ondoren guztion artean masa egingo dugu eta taldekide bakoitzak bere taloa egingo du. Bukatzeko bakoitzak bere taloa txokolatearekin dastatuko du.
Ziur ederki pasako duzuela famili edo lagunartean!
Salneurria:
-Bisita gidatua Igartzako Monumentu Multzoa eta talo tailerra: 6,5€
-Talo tailerra: 4€
Ordutegia: begiratu webgunea
Aldez aurretik erreserba behar da
Erreserbak egiteko deitu 943 087 798 / 605 771 881 edo idatzi igartza@beasain.eus helbidera.
¿cómo llegar?
Conoce las tierras altas de Euskadi
Basque Highlands
Orientazio jolasak ezagutu nahi dituzu? Segura eta Zegamako zirkuitoak ezagutu eta gozatu zure familia eta lagunekin!
Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri...
Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko.
San Adriango tunelera kotxez gertura zaitezke eta bakarrik 20 minutu ibili edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin.
Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak...
Goierri kotxez edo motoz ezagutzea proposatzen dizugu. Ezagutu leku garaienak eta gozatu bertako bistak
Euskadiko lur garaiak ezagutzeko 6 ibilbide proposatzen dizkizugu.
Badakizu zer den bide berde bat? Gerturatu zaitez zure familiarekin eta joko dibertigarri batez osaturik dagoen ibilbide eder hau egiteko aukera izango duzu!
Ondare arkeologikoa, paisaia eta mendi ibilbideak zure eskura dauden bi naturguneetan dauzkazu: Aizkorri-Aratz eta Aralar.