Goierriko
sagardotegiak
Gure sagardotegiak mendetako tradizioa jasotzen duten elkartaratzeko etxeak dira, bertan ondo pasa eta gure ohiturez gozatzeko. Mini gida hau gure kultura gastronomikoaren ardatzetako bat diren sagardotegietaz gozatzeko egin dugu. Gure sagardotegietan gainera, inguruan duzun paisaiaz gozatzeko aukera izango duzu, leku gutxitan hain gertu duzun naturaz gozatzeko parada.
Jetsi ezazu gida hu eta zatoz gastronomiaren eta giro onaren tenplu hauek ezagutzera eta ez zara damutuko!
Conoce las tierras altas de Euskadi
Basque Highlands
Euskadiko Mendi Garaiena
Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri …
Goierriko Paisaiaren Ikurrak
Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko.
Ondare Kulturala: San Adriango tunela
San Adriango tunelera kotxez gertura zaitezke eta bakarrik 20 minutu ibili edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin.
Aktibatu: familiartean abentura
Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak …
Parke Naturalak Aizkorri-Aratz & Aralar
Ondare arkeologikoa, paisaia eta mendi ibilbideak zure eskura dauden bi naturguneetan dauzkazu: Aizkorri-Aratz eta Aralar.
Kotxez edo motoz ibilbidea Goierriko begiratokietan zehar
Goierri kotxez edo motoz ezagutzea proposatzen dizugu. Ezagutu leku garaienak eta gozatu bertako bistak