Autokarabanak Parkina

Beasain

Parkina doakoa da eta erabiltzaileek sortutako ur grisak eta beltzak botatzeko gune berezia dute. Bestalde, ur edangarria hartzeko gunea eta argindar toma ere badago; azken zerbitzu horiek erabiltzeko beharrezkoa den fitxa Antzizar kiroldegian edo horretarako baimendutako establezimenduetan eskuratu beharko da.

Gaua pasatzea doakoa da, argi indarra eta ura bakarrik ordaintzen dira (3€).

Auzoan supermerkatua, harategia, arrandegia, okindegia, jatetxeak, tabernak eta umeentzako parkeak aurki daitezke. Bidegorria eta autobus geltokia gertu.

Argi indarrerako fitxak kiroldegian edo tabernetan lor daitezke, parkingetik 100 metrotara gutxi gora behera.

ERANTZUNKIZUNAK
Beasaingo autokarabanak eta bizitoki-ibilgailua aparkatzeko eremua ez da zaintzapeko eremua. Beraz, Beasaingo Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko, baldin eta aparkatuta dauden autokarabanetan edo bizitoki-ibilgailuetan lapurretak edo antzekoak gertatzen badira. Informaziorako pdf-a ondorengo loturan jeitsi daiteke (autokarabanak-eucas).

Herria: Beasain
GPS: 43.04667,-2.21194
Helbidea: Igartza-Oleta 1
Plaza kopurua: 13

beste baztuk

alojamenduak

Aldarreta Nekazalturismoa

Eraberritutako 500 urte baino gehiago dituen baserria. Naturan murgildurik eta Aralar eta Aizkorri-Aratz Parke Naturalen artean kokaturik, oporraldirako leku lasaia da.

Liernigarakoa Landetxea

Lierni auzoan (Mutiloa) kokaturiko landetxea. Aizkorri eta Aralar Parke Naturaletaz inguraturik, 10 kilometrotako erradioan, Erdi Aroko herriak, museo etnografikoa, Ordiziako azoka, etab. aurki daitezke.

Imaz Hotela ★★

Hotel Restaurante Imaz con 9 habitaciones, inaugurado en enero de 2016, está ubicado en la villa medieval de Segura, una de las localidades que mejor han mantenido la esencia de …

Alai Hotela ★

Hotela leku lasaiean dago, isiltasuna da nagusi eta goizez txorien kantak entzuten dira.

Ondarre Nekazalturismoa

Erabat berritutakoa eta XVI. mendean harriz, adreiluz eta egurrez eraikitako baserria da. Oria ibaiaren bazterrean kokaturik, izugarrizko bistak ditu Aizkorri mendira, Segurako kasko zaharrera eta Oriako bailarara.

Petit Goierri Pentsioak ★★

130 urteko historia gordetzen dituzte pareta hauek eta hemendik aurrera beste bat idatziko dute, eraberritutako pentsio honetan.

Irizar-Azpikoa Nekazalturismoa

5 gela dituen eta landa eremuan kokaturik dagoen baserria da, zenbait baserriz eta Txindoki mendiko bista ezin hobeaz inguraturik. Euskal landa eremua eta bizimodua ezagutzeko modu aparta.

Bartzelona Landetxea

Bartzelona landetxeak bost logela ditu eta horietako logela bat ezinduentzako egokitua dago.

Prestatu zure bisita

Goierrin aukera zabala duzu atsedena hartzeko. Gure alojamenduak maila ezberdinetan sailkatu ditugu, bakoitza nolakoa den azalduz eta bere informazioa eta kontaktua azalduz, zuk aukeratu dezazun non lo egin: herri-gune batean …

Guregas Hotela ★★

AA1 errepidearekin bikain komunikatuta dagoen Beasain herrian kokatzen da. Hotela atsegin osoz apainduta eta bikain hornituak dauden 10 logelaz osaturik dago.

Goierriko 10 bitxiak

Goierriko 10 bitxien gida gomendatzen dizugu, bertan hobetoen ezagutzen dutenak hitz egiten dute...artzainek.

Lazkao Etxe Nekazalturismoa

Eraberritutako baserri eder bat, Aralarreko Parke Natural erdian kokatua, eta arrantzarako oso egokiak diren ibaiez inguratuta. Sei logela bikoitz ditu bainugelekin eta 4 lagunentzat apartamendu bat.

Beko Errota apartamentu turistikoak

Gabiriako igoeran eta Ormaiztegiren aldamenean, Beko Errota apartamentuak kokatzen dira. Apartamentu multzo hau, egurrezko 5 etxez osaturik dago eta guztien artean 9 apartamentu osatzen dira, 2 gela, komuna, sukaldea eta …

Itxune Pentsioak ★★

Itxune pentsioak 5 banakako gela, 11 bikoitz eta familiarako gela bat ditu (4 ohe eta komun bat). Ormaiztegiko herri lasaian kokaturik, jatetxea eta doako parkingak ditu.

Lizarrusti aterpetxea

4 pertsonentzat 2 gela, 6 pertsonentzat 2 gela eta 14 pertsonentzat gela bat ditu. Guztira 34 pertsona.

Dolarea Hotela ★★★★

XXI. mendeko eraikuntza berritzaileak eta Igartzako Monumentu Multzoa armonian nola elkartzen diren ikustea sinesgaitza da. Ingurunearekin erabat integraturik, Dolarea, Igartzako Monumentu Multzoa osatzen dutenen arteko beste eraikin bat da.

Asteburu bat Goierrin 1

Zerbait berria nahi duzu edo zure familiari sopresa bat eman nahi diozu edo lagunekin agroturismo batean asteburua igaro nahi duzu? Zatoz lurralde ezezagun batetara, zatoz Goierrira.

Tellerine Nekazalturismoa

Aizkorri Parke Naturalean kokaturiko 1.792. urteko baserria, bere antzinako itxuran eraberritua harriz eta egurrez.