asteburu bat

Goierrin

Astebururako plan baten bila zabiltz? Zuk behar duzuna daukagu, asteburu bat Goierrin, senderismo, gastronomia eta kolore berdez josita. 

Ihesaldi erromantikoa nahi baduzu, disfrutatu ezazu tradizio handia duten gure jatetxeetan eta galdu zaitez xarma handia dute herri txikietan. Lagunekin bazatoz, gure herrietako tabernetan giro ederra duzu. Lasai egon nahi baduzu aprobetxatu gure Parke Naturaleetan zehar ibilbideak egiteko eta naturan murgildu zaitez gure landa guneetan dauden alojamenduetan ostatu hartuz. 

Euskal gastronomia ezagutu nahi duzu? Ezagutu ezazu Ordiziako azoka edo ikasi ezazu nola egiten den Idiazabal gazta gure artzaiekin, beraien gaztandegiak ezagutuz.

BESTE EKINTZA BATZUK MIATU

goierrin

EZAGUTU EUSKADIKO LUR GARAIAK

Basque Highlands

Ondare Kulturala: San Adriango tunela

San Adriango tunelera kotxez gertura zaitezke eta bakarrik 20 minutu ibili edo 2 orduko iraupena eta ederki seinalizatua dagoen ibilbide bat egin.

Goierriko Paisaiaren Ikurrak

Euskal Herria da Latxa ardiaren jatorria. Mutur zuri edo beltza du, txikia da, liraina eta oso bizkorra. Forman egoteko beharra dauka gure mendietan dauden larreetara igo eta belar freskoaz elikatzeko.

Aktibatu: familiartean abentura

Orientazioaren mundua ezagutu eta probatu nahi baduzu, zatoz Zegamara: orientazio ibilbide finkoak jarri dituzte zailtasun ezberdinarekin eta edonork egiteko pentsatuta. Guztiak Anduetza Parketxean hasi eta bukatzen dira eta bertan mapak …

Euskadiko Mendi Garaiena

Edurne Pasaban mendian hasi zeneko mendiarekin ausartzen zara? 14 zortzimilakoak munduan igo zituen lehenengo emakumeak Goierrin eman zituen bere lehen pausoak. Aizkorrik eta baita Txindokik ere, aire garbi, natura berri …