Ezagutu euskadiko lur garaiak

Category: Non jan

Jatetxeak

Castillo Jatetxea

Olaberriako Castillo hotelean kokaturik dagoen jatetxea da, A-1 errepidearen aldamenean, ikutu pertsonalez egindako sukaldaritza klasikoa eskaintzen duena. 175 pertsonentzako jantokia, era guztietako ospakizunak egiteko eta otorduak emateko.

Jatetxeak

Bartzelona Jatetxea

Legorretako Bartzelona nekazalturismoan kokatuta dagoen jatetxea. Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dute, etxeko postreak eta beraiek ekoiztutako haragia izanik beraien berezitasun nagusienak.

Jatetxeak

Artzai-Enea Jatetxea

XX. mendeko baserri bat, XXI. mendera egokituta, sukaldaritza berri, zaporetsu eta indartsu batetaz gozatzeko; baina batez ere, kalitatezko sukaldaritza bat gozatzeko.

Non jan

Urbitarte sagardotegia

Ataungo Elbarrena auzoan kokaturik dagoen sagardotegia dugu hau. Urtarriletik abendua arte, sagardotegiko menua eskaintzen dute; maiatzetik abendura ere, erretegi bezala egiten dute lan, arraiak eta baserriko oilaskoak parrilara eskainiz eta arkumea aldez aurretik eskatzen bada.
Sagardotegira bisita gidatuak ere egiten dira Ataun herriko Barandiaran museoarekin batera 29 €-ren truke bazkari/afari barne edo/eta Aralarreko Parke Naturaletik ibilaldiak eta bazkaria/afaria 29€ren truke.

Non jan

Tximista Sagardotegia-Bisitak

Ordiziako erdigunean 30 urtez sagardotegi menua eskaini ostean, Tximista sagardotegian sagardo naturala ekoizten dute.

Non jan

Olagi Sagardotegia

Altzagan kokaturik dagoen sagardotegia da eta urte osoan zehar sagardotegi menua nahiz sagardoa eskaintzen dute.

Non jan

Oiharte sagardotegia

Oiharte sagardotegian urte guztian kupeletatik sagardoa, txuleta paregabeak, Idiazabal jatorri izendapeneko gazta eta beste zenbait gutizi dastatzeko aukera dago.

Erretegiak

Urkiola erretegia

Beasain herrian kokatuta dagoen erretegia, kalitatezko eta erretegiko euskal sukaldaritza eskaintzen duena.

Erretegiak

Oteñe erretegia

Gaintzatik kilometro batera kokaturik dago Oteñe erretegia. Euskal sukaldaritza tradizionala eta parrilla sukaldaritza eskaintzen ditu. Arkume eta txerrikume errean du berezitasuna aldez aurretik eskatuta.

Jatetxeak

Alai Jatetxea

Etzegarate gainean kokatzen den jatetxe eta hotela. Tabernan era guztietako pintxo, ogitartekoak, razioak, etab. eskaintzen dira eguneko 24 ordutan.

Erretegiak

Kattalin erretegia

Beasain herrian kokatuta dagoen erretegia, kalitatezko eta erretegiko euskal sukaldaritza eskaintzen duena.Txuleta piperrekin eta labean erretako jakiak dira berezitasunak. Era guztietako bazkarietako aurrekontuak egiten dira.