Artzai gaztari jatorrizko deitura emateko garaian, bertako artzai gaztak izan duen fama dela eta, “Idiazabal” izena jarri zaio.
Ardi latxaren esne gordinez egindako gazta dugu berau. Idiazabalen, betidanik, artzantzak garrantzi handia izan duenez ekonomia eta gizarte mailan, bere omenez, artzaiari eskainitako estatua dugu San Migel enparantzan eta Gaztaren Dastaketa eta Interpretazio Zentrua.
Idiazabalen, jauntxo dirudunek eraikitako jauregiak aipagarriak dira, eta baita indianoek XX. mende hasieran eraikitako palazioak ere. Horietaz gain, San Migel parrokiko portada Euskadiren den portada erromaniko-gotikorik onenetakoa dugu.