Gaintza nekazal giroko herri txikia da.
Herrigunean eliza, pilotalekua eta baserri batzuk ditugu. Halaber, inguruko mendi eta basoetan sakabanaturik, zenbait baserri, paraje ezin ederragoan. Gaintzatik bertatik, ondo seinaleztatu eta egokitutako hainbat ibilbide egin daitezke. Aipatzekoa da ere “San Martin de Tours” deritzon baseliza; handik Aralar, Aitzgorri, Iazpi, Murumendi, Ernio eta zerua oskarbi dagoenetan Kantauri itsasoa ikus daitezke.