Herrian bertan, Igartza auzoan, monumentu historiko artistiko multzo bat lekutzen da; bertara, Oria ibaiaren gaineko XII. mendeko zubi batetik sartzen delarik.



Hor aipatzekoak dira Igarzako Jauregia (XV. mendekoa), burdinola eta bere zurezko presa, errota  eta  Dolarea (taberna, denda , ostatua eta ospitala).

Beasaingo beste zenbait gune aipagarri: Loinazko San Martin eta Andra Mari Zeruratuaren parrokiak, San Martin enparantza; Astigarreta auzoan Trikuazti I eta II tumuloak eta Larrarteko trikuharria, San Gregorio ermita eta Tourseko San Martin eliza; Arriarango auzoan, San Pedro eliza eta Aratz Matxinbenta auzoan San Martin eliza.