Herri honen ezaugarririk nabarmenetariko bat trena pasatzen den zubia da, hots, Irundik Madrilera doan trenbideak pasa ahal izateko eraiki zen burnizko zubia;



Alexander Lavalley ingeniaria da zubi honen egilea. Berak egina da, halaber, Suezko kanala. 

Ormaiztegira inguratzean ezinbestekoa da Zumalakarregiren Museoa bisitatzea, karlistadei eta aipaturiko general ospetsuari eskainia. Herrigunean badira ere ikustekoak diren eraikuntzak: udaletxea, Iriarte baserria (museo etxea), Lizarralde baserria, Kultur Etxea eta San Andres eliza, Gipuzkoan gaur egun dirauen bataiarri zaharrenetarikoa bertan dagoelarik.