Herrigunean, XVII. mendeko eraikuntza batzuk daude, hauek Gipuzkoako ondare historikoaren gunerik nagusienetarikoa osatzen dutelarik:
San Migel eliza nagusia, Infantado Dukearen jauregia edo Lazkanotarren jauregia, Beneditarren komentua (bere liburutegiak 40.000 aletik gora ditu eta hauen artean inkunable batzuk aurki daitezke), udaletxea, ...
San Prudentzio eta Lazkaomendi, udalerriko lekurik ederrenak dira eta ibilbide askoren irteera puntua; handik bista apartak daude Aralarrera, Aitzgorrira eta Goierriko herri batzuetara. Aipatzekoa da “Astotxo egunaren” ospakizuna: asto baten gainean San Jose, Maria eta Jesusen ihesa kontatzen duen bibliako pasartea irudikatzen duen desfile batean datza; jai hau, XVII. mendean hasi zen ospatzen Lazkaon.