Erromatarrak eta arabiarrak ez zuten Goierri erasotu (dena den, Ataungo Jentilbaratza gazteluaren azpian erromatar garaiko aztarnak aurkitu dira), eta garai hartan hemen barduloak bizi zirela pentsatzen da.



Erdi Aroan, 1.200. urtean, Gipuzkoa, Gaztelako Koroaren barruan sartzen da eta Alfontso X.a Jakintsuak, Gaztelako erregeak, bere erreinua nafarrengandik babesteko, Segura eta Villafranca-ko hiriak sortzen ditu 1.256an. Urte hauek oso istilutsuak dira eskualde guztian eta horregatik herriak elkartzen hasten dira erasoengandik babesteko.

XV. mendean Bandoen arteko Guda hasten da (Ganboatarrak eta Oinaztarrak) eta Ahaide Nagusien arteko borrokei hasiera ematen da; etengabeko borroka hauen ondorioz, 1.457an, Enrique IVa erregeak, dorretxe guztiak mozkindu edo botatzeko agindua ematen du eta hauen artean, Igartzako Jauregia (Beasain), Lazkaoko Jauregia eta Zeraingo dorretxea zeuden. Nafarroako erreinua Gaztelakoekin batzen denean, Goierri muga inguruetatik kanpo geratzen da eta bestalde, Erret Ogasunak behar ekonomikoak zituen; hau dela eta, bata bestearekin elkarturik zeuden hiriak, hiri titulua eta askatasuna eskatzen dute (1.615 eta 1.661 urteen artean, Felipe III eta Felipe IVak ia herri guztiei ematen die titulu hau).

Independentziaren Guda garaian, frantsesak eskualdean sartu ziren eta Guda Karlistan, Zumalakarregi generalak Beasainen jartzen du bere kuartela. Mende honen hasieran burdinola guztiak elkartzen hasten dira eta lehenengo entrepresak sortzen dira; Guda Zibila hasten denean, Errepublikaren aurka matxinatutakoak hartzen dute Goierri eta 1.937an, diktadura hastean, Gipuzkoako kontzertu ekonomikoak ezabatzen dira.